6a Orduan, hark azaldu egin zidan:
10b —Zazpi kriseilu horiek, lurbira osoa arakatzen duten Jaunaren begiak adierazten dituzte.
11 Orduan, nik galdetu nion:—Eta zer adierazten dute argimutilaren ezker-eskuin dauden bi olibondo horiek?
12 Eta berriro ekin nion:—Zer adierazten dute olioa daramaten urrezko bi hodien ondoan dauden bi olibondo-adarrok?
13 Hark esan zidan:—Baina, ez al dakizu benetan?—Ez, jauna —erantzun nion.
14 Hark, orduan:—Mundu osoaren Jabea zerbitzatzeko olioz sagaratuak izan diren bi gizonak dituzu horiek.
6b Aingeruak Jaun ahalguztidunaren hitzok Zorobabeli adierazteko agindu zidan: «Zeure eginkizuna ez duzu boterez, ez indarrez beteko, nire espirituaz baizik.