1 Begiak berriro jaso eta lau gurdi ikusi nituen bi mendiren artetik agertzen; mendiak brontzezkoak ziren.
2 Lehenengo gurdiko zaldiak gorriak ziren, bigarrengoak beltzak,
3 hirugarrengoak zuriak, eta laugarrengoak nabarrak.
4 Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion:—Zer esan gura dute, jauna?
5 Aingeruak erantzun zidan:—Zeruko lau haizeak dira: mundu osoaren Jabearen zerbitzuan daude, eta orain badoaz.
6 Zaldi beltzen gurdia iparraldeko lurralderantz, zaldi zuriena haien atzetik, eta nabarrena hegoaldeko lurralderantz.
7 Zaldiak bizi-bizi atera ziren, lurra arakatzeko prest. Jaunak agindu zien:—Joan eta zeharkatu lurbira osoa.Horixe egin zuten.