5 hiriko kaleak neskato-mutikozbeteko dira, plazetan jolas eta jolas.
6 Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Egun haietan,herri honetan bizirik geldituekhau ezinezkotzat jotzen badute ere,ez da niretzat ezinezko izango.
7 Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Neuk salbatuko dut neure herria;sortalde eta sartaldekolurraldeetatik
8 ekarriko ditut,Jerusalemen bizi daitezen.Neure herri izango ditut nik,beren Jainko izango naute haiek,leialtasunez eta zuzentasunez.
9 «Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Izan bihotz,Jaun ahalguztidunarenetxea jasotzekooinarriak jarri ziren egun haietanprofeten ahotikhitz hauek entzun zenituztenok.
10 Artean, ez zegoen lan-irabazirikez abereentzat, ez gizakientzat;ez zen bake segururikbatetik bestera ibiltzeko,etsaiengatik.Neuk xaxatzen nituen guztiakbata bestearen aurka.
11 Orain, ordea, ez dut jokatukolehengo aldietan bezalaherri honetan bizirik geldituekin.Hala agintzen dizuet nik,Jaun ahalguztidun honek.