12 «Joan Bataiatzailea agertu zenetik gaurdaino Jainkoaren erreinua indarrez hartzen da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dute.
13 Profeta guztien eta Moisesen agintzarien epea Joan Bataiatzailearekin bukatzen da.
14 Joan hau duzue, nahi baduzue onartu, etortzekoa zen Elias.
15 Ulertzeko gauza denak uler beza.
16 «Norekin konparatuko dut oraingo gizaldi hau? Plazan eseriak dauden mutikoen antzekoa da, honela ari baitzaizkio elkarri:
17 “Txistua jo dizuegu eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek aienerik ez”.
18 Etorri zen Joan, ez jan eta ez edan egiten ez zuela, eta burutik egina dagoela diote.