16 «Norekin konparatuko dut oraingo gizaldi hau? Plazan eseriak dauden mutikoen antzekoa da, honela ari baitzaizkio elkarri:
17 “Txistua jo dizuegu eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek aienerik ez”.
18 Etorri zen Joan, ez jan eta ez edan egiten ez zuela, eta burutik egina dagoela diote.
19 Etorri da Gizonaren Semea, jan-edan egiten duela, eta honela diote: “A zer tripazain eta mozkorra, zergalari eta bekatarien laguna!” Baina egiteek aitortzen dute Jainkoaren jakinduria zuzena dela».
20 Gero, miraririk gehienak egin zitueneko herriak madarikatzen hasi zen Jesus, bihozberritu ez zirelako.
21 «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan adina mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihozberrituak ziratekeen, dolu-jantziz eta hautsez estalirik.
22 Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino.