20 Gero, miraririk gehienak egin zitueneko herriak madarikatzen hasi zen Jesus, bihozberritu ez zirelako.
21 «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan adina mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihozberrituak ziratekeen, dolu-jantziz eta hautsez estalirik.
22 Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino.
23 Eta zu, Kafarnaum, «zeruraino altxatuko al zara? Lurraren barreneraino eroriko zara!«Izan ere, zuregan adina mirari gertatu izan balitz Sodoman, oraindik gaur zutik iraungo zukeen.
24 Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Sodomak zigor bigunagoa izango du zuk baino».
25 Behin batean, Jesus honela mintzatu zen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu.
26 Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko.