47 «Jainkoaren erregetzarekin, uretara botatzen den eta mota guztietako arrainak biltzen dituen sarearekin bezala gertatzen da.
48 Betea denean, bazterrera ateratzen dute; gero, eseri eta onak saskira biltzen dituzte eta txarrak kanpora botatzen.
49 Berdin izango da munduaren azkenean: aingeruek etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte,
50 eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han».
51 —Ulertu al duzue hau guztia? —galdetu zien Jesusek ikasleei.—Bai —erantzun zioten.
52 Hark esan zien:—Beraz, Jainkoaren erregetzaren jakinduriaz jantzia dagoen lege-maisua, bere altxorretik zahar eta berriak ateratzen dituen etxeko jaunaren antzekoa da.
53 Jesusek, parabola hauek amaitu zituenean, alde egin zuen handik.