49 Berdin izango da munduaren azkenean: aingeruek etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte,
50 eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han».
51 —Ulertu al duzue hau guztia? —galdetu zien Jesusek ikasleei.—Bai —erantzun zioten.
52 Hark esan zien:—Beraz, Jainkoaren erregetzaren jakinduriaz jantzia dagoen lege-maisua, bere altxorretik zahar eta berriak ateratzen dituen etxeko jaunaren antzekoa da.
53 Jesusek, parabola hauek amaitu zituenean, alde egin zuen handik.
54 Bere herrira heldurik, irakasten hasi zitzaien sinagogan. Jendeak, harriturik, honela zioen: «Nondik du honek horrelako jakinduria, eta nondik mirari horiek?
55 Ez al da, bada, arotzaren semea? Honen amak ez ote du izena Maria, eta honen anaiek Santiago, Jose, Simon eta Judas?