13 Horren berri jakitean, Jesus bazter batera joan zen bakarrik txalupaz. Baina jendea ohartu egin zen eta, herrietatik irtenik, oinez jarraitu zioten.
14 Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek eta, errukiturik, gaixoak sendatu zizkien.
15 Ilunabarrean, ikasleek hurbildu eta esan zioten:—Toki hau oso urruti dago eta orduak aurrera doaz. Bidal ezazu, bada, jendea, auzoetara joan eta jatekoa eros dezan.
16 Baina Jesusek erantzun zien:—Ez dute zertan joanik; eman zeuek jaten.
17 Haiek, orduan:—Ez daukagu hemen bost ogi eta bi arrain besterik.
18 Eta Jesusek:—Ekarri hona.
19 Jendeari zelaian esertzeko agindu ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari.