26 Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren.
27 Baina Jesusek berehala hitz egin zien eta esan:—Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!
28 Orduan, Pedrok esan zion:—Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zuregana joateko.
29 Jesusek erantzun:—Zatoz.Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez.
30 Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen:—Jauna, salba nazazu.
31 Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez:—Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?
32 Txalupara igo zirenean, haizea baretu egin zen.