28 Orduan, Pedrok esan zion:—Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zuregana joateko.
29 Jesusek erantzun:—Zatoz.Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez.
30 Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen:—Jauna, salba nazazu.
31 Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez:—Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?
32 Txalupara igo zirenean, haizea baretu egin zen.
33 Eta ontzian zeudenak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziren, esanez:—Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!
34 Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera iritsi ziren.