3 Izan ere, Herodesek Joan harrapatu eta loturik kartzelan sartua zuen, Herodias zela eta (Herodias Herodesen anaia Feliperen emaztea zen).
4 Honela esaten baitzion Joanek Herodesi: «Ez zaizu zilegi Herodias emaztetzat edukitzea».
5 Herodesek hil egin nahi zuen, baina jendearen beldur zen, Joan profetatzat baitzeukaten denek.
6 Baina Herodesen urtebetetzekoan, Herodiasen alabak dantzan egin zuen mahaikideen aurrean, eta atsegin izan zitzaion Herodesi.
7 Hargatik, zin eginez agindu zion neskatxari eskatu ahala guztia emango ziola.
8 Neskatxak, bere amaren aholkuari jarraituz, esan zion: «Emadazu oraintxe bertan Joan Bataiatzailearen burua azpilean».
9 Goibel jarri zen erregea, baina, mahaikideen aurrean egindako zinarengatik, eskatua emateko agindu zuen,