30 Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen:—Jauna, salba nazazu.
31 Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez:—Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?
32 Txalupara igo zirenean, haizea baretu egin zen.
33 Eta ontzian zeudenak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziren, esanez:—Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!
34 Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera iritsi ziren.
35 Bertakoek, Jesus ezagutu zutelarik, inguruko lurralde guztian zabaldu zuten berria, eta gaixo guztiak ekarri zizkioten.
36 Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.