1 Fariseu eta saduzearrek Jesusengana etorri eta Jainkoarengandiko seinale bat erakusteko eskatu zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko.
2 Baina Jesusek erantzun zien: «Ilunabarrean, esan ohi duzue: “Arrats gorri, bihar eguzki”;
3 eta goizean: “Goiz gorri, arrats euri”. Badakizue zeruaren itxurari igartzen, eta ez zarete gauza garai hauen seinaleei igartzeko .
4 Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial hau, baina ez zaio emango seinalerik, Jonas profetarena besterik».Eta, haiek bertan utzirik, alde egin zuen.
5 Itsasoaz beste aldera igarotzean, ogia hartzea ahaztu zitzaiela konturatu ziren ikasleak.