6 Jesusek esan zien: «Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin!»
7 Haiek, berriz, honela zioten beren artean: «Ogirik hartu ez dugulako ari zaiguk».
8 Konturatu zen Jesus eta esan zien: «Zer ari zarete zeuen artean ogirik ez daukazuela eta, sinesmen gutxikook?
9 Ez al duzue oraindik ulertzen? Ez al duzue gogoan bost mila gizonen artean banatutako bost ogiena, eta zenbat saski bete zenituzten?
10 Eta lau mila gizonen artean banatutako zazpi ogiena, eta zenbat otarre bete zenituzten?
11 Nola ez duzue ulertzen ez natzaizuela ogiei buruz ari? Kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin!»
12 Orduan jabetu ziren ez ziela esan ogi-legamiarekin kontuz ibiltzeko, fariseu eta saduzearren irakaspenekin baizik.