18 Jesusek gogor egin zion deabruari eta mutilarengandik atera egin zen hau; une hartatik sendatuta gelditu zen.
19 Orduan, ikasleek, Jesusengana hurbildurik, bakarrean galdetu zioten:—Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota deabrua?
20 Erantzun zien:—Zuen sinesmena eskasa delako. Benetan diotsuet: Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi «Aldatu hemendik hara» esanez gero, aldatu egingo litzateke. Ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango. (
21 ).
22 Galilean zehar elkarrekin zebiltzala, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute;
23 hil egingo dute, baina hirugarren egunean piztu egingo da».Ikasleak oso nahigabeturik gelditu ziren.
24 Jesus eta ikasleak Kafarnaumera iritsi zirenean, tenplurako zerga biltzen zutenek Pedrorengana joan eta esan zioten:—Zuen maisuak ez al du tenplurako zerga ordaintzen?