6 Hau entzutean, ikasleak ahuspez erori ziren beldur-ikaraz.
7 Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan zien: «Zuti zaitezte. Ez beldurtu!»
8 Begiak altxaturik, Jesus bakarrik ikusi zuten, eta besterik inor ez.
9 Menditik beherakoan, agindu hau eman zien Jesusek: «Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte».
10 Orduan, ikasleek galdetu zioten:—Zergatik diote, bada, lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri behar duela?
11 Jesusek erantzun zien:—Bai, Eliasek etorri behar zuen eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu.
12 Baina, egia esan, etorri da Elias, eta, onartu beharrean, gogoak emandako guztia egin diote. Era berean sufriaraziko diote Gizonaren Semeari ere.