1 Hurbildu ziren ikasleak Jesusengana eta galdetu zioten:—Nor da Jainkoaren erreinuan handiena?
2 Jesusek, haur bati dei egin eta haien aurrera ekarririk,
3 esan zien:—Benetan diotsuet: Berriro haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan.
4 Beraz, haur hau bezain txiki bihurtzen dena, hori da Jainkoaren erreinuan handiena.