21 Orduan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion:—Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?
22 Jesusek erantzun zion:—Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz.
23 «Hain zuzen, zerbitzariekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin.
24 Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten.
25 Honek ez zuen zerez ordaindu, eta nagusiak bera, emaztea, seme-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen, zorra ordainarazteko.
26 Zerbitzariak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, eskatu zion: “Emadazu astia, eta dena ordainduko dizut”.
27 Nagusiak, errukiturik, dena barkatu eta libre utzi zuen zerbitzaria.