22 Jesusek erantzun zion:—Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz.
23 «Hain zuzen, zerbitzariekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin.
24 Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten.
25 Honek ez zuen zerez ordaindu, eta nagusiak bera, emaztea, seme-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen, zorra ordainarazteko.
26 Zerbitzariak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, eskatu zion: “Emadazu astia, eta dena ordainduko dizut”.
27 Nagusiak, errukiturik, dena barkatu eta libre utzi zuen zerbitzaria.
28 «Baina zerbitzari hark, irten orduko, diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, esaten zion: “Emadak zor duana”.