4 Beraz, haur hau bezain txiki bihurtzen dena, hori da Jainkoaren erreinuan handiena.
5 Eta honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau.
6 «Niregan sinesten duten txiki hauetakoren bat galbidean jartzen duenak, , hobe luke errotarri bat lepotik erantsi eta itsas hondora amilduko balute.
7 Dohakabeak munduan sinesmena galbidean jartzen dutenak! Bai, nahitaez gertatu beharrekoa da hori; baina dohakabeak inoren sinesmena galbidean jartzen dutenak!
8 «Zeure eskuak nahiz oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu eta bota; hobe duzu eskumotz edo hankamotz betiko bizitzan sartu, bi esku nahiz bi oinekin betiko sutara jaurtia izan baino.
9 Eta zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera eta bota; hobe duzu begibakar betiko bizitzan sartu, bi begiekin infernuko sutara jaurtia izan baino.
10 «Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxiets. Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe. (