1 Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik alde egin eta Judeako mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz.
2 Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien.
3 Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten:—Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?
4 Hark erantzun zien:—Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia,
5 eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.