11 Jesusek erantzun zien:—Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.
12 Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako. Onar dezakeenak onar beza.
13 Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.
14 Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege».
15 Eta, haurrei eskuak ezarri ondoren, joan egin zen handik.
16 Behin batez, gazte batek Jesusengana hurbildu eta esan zion:—Maisu, zer onik egin behar dut, betiko bizia eskuratzeko?
17 Jesusek erantzun zion:—Zergatik galdetzen didazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizian sartu nahi baduzu, gorde aginduak.