13 Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.
14 Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege».
15 Eta, haurrei eskuak ezarri ondoren, joan egin zen handik.
16 Behin batez, gazte batek Jesusengana hurbildu eta esan zion:—Maisu, zer onik egin behar dut, betiko bizia eskuratzeko?
17 Jesusek erantzun zion:—Zergatik galdetzen didazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizian sartu nahi baduzu, gorde aginduak.
18 —Zein agindu? —galdetu zion.Eta Jesusek: —Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik,
19 ohoratu aita-amak, eta maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.