22 Hitz hauek entzutean, atsekabez alde egin zuen gazteak, ondasun handien jabe baitzen.
23 Jesusek esan zien bere ikasleei:—Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan.
24 Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
25 Hitzok entzutean, ikasleek, erabat nahasturik, honela zioten:—Nor salba daiteke, orduan?
26 Jesusek begira-begira jarri eta esan zien:—Gizakientzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake.
27 Orduan, Pedrok esan zion Jesusi:—Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?
28 Jesusek erantzun:—Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau berregitean, Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan eseriko denean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan eseriko zarete, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko.