7 Galdetu zioten:—Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?
8 Jesusek erantzun zien:—Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela.
9 Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat— adulterio egiten du.
10 Orduan, ikasleek esan zioten:—Senar-emazteen arteko lotura horrelakoa bada, ez du merezi ezkontzea.
11 Jesusek erantzun zien:—Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.
12 Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako. Onar dezakeenak onar beza.
13 Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.