15 Han bizi izan zen, Herodes hil arte. Horrela, Jaunak profetaren bidez esana bete zen: Egiptotik etortzeko dei egin nion neure semeari.
16 Herodes erregea, jakintsuek engainatu egin zutela oharturik, biziki haserretu zen, eta Belenen eta inguruetan bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindu zuen, jakintsuek adierazitako denbora kontuan harturik.
17 Honela bete zen Jeremias profetak esana:
18 Entzun! Aieneak eta negar samina Raman! Rakel ari da bere haurrengatik negarrez: ez du kontsolatu nahi, ez baitira bizi.
19 Herodes hil ondoren, Joseri Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Egipton,
20 eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz Israelera, hilak baitira haurra hil nahian zebiltzanak».
21 Hartu zituen Josek haurra eta ama, eta Israelera joan zen.