28 Gizonaren Semea bezala: hura ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».
29 Haiek Jerikotik irteten ari zirela, jendetza handia zihoan Jesusen ondoren.
30 Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka hasi ziren:—Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!
31 Jendeak gogor egiten zien, isilarazteko; baina haiek areago oihu:—Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!
32 Gelditu zen Jesus, dei egin eta esan zien:—Zer nahi duzue niregandik?
33 Haiek erantzun:—Begiak zabaltzea, Jauna!
34 Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan ziren.