1 Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi inguruko Betfage herrixkara iritsirik, bi ikasle bidali zituen Jesusek,
2 esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; berehala, asteme bat aurkituko duzue lotuta, eta astakume bat harekin; askatu eta ekarri niri.
3 Eta inork ezer esaten badizue, erantzun: “Jaunak behar ditu, baina berehala itzuliko ditu”».
4 Hori Jainkoak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen:
5 Esan Sion hiri ederrari: Hara, badatorkizu zeure erregea, apal eta astotxo baten gainean, astakume baten gainean.
6 Joan ziren, bada, ikasleak eta Jesusek agindu bezala egin zuten.
7 Astemea eta astakumea ekarri eta beren jantziak bizkarrean ezarri zizkieten, eta Jesus gainean eseri zen.