11 Jendeak erantzuten zuen:—Jesus profeta da, Galileako Nazaretekoa.
12 Jesus tenpluan sartu zen, eta bertan salerosketan ari ziren guztiak kanpora bota zituen eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli.
13 Eta esan zien: «Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».
14 Tenpluan itsuak eta herrenak hurbildu zitzaizkion, eta sendatu egin zituen.
15 Baina apaizburuak eta lege-maisuak haserre bizian zeuden, Jesusek egiten zituen gauza harrigarriengatik eta haurrak tenpluan «Gora Daviden Semea!» oihuka ari zirelako.
16 Eta esan zioten:—Ez al duzu entzuten zer dioten horiek?Jesusek erantzun zien:—Bai. Eta zuek ez al duzue inoiz Liburu Santuko pasarte hau irakurri: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena?
17 Eta haiek bertan utzi eta hiritik kanpora atera zen, Betaniara, eta han eman zuen gaua.