13 Erregeak mahai-zerbitzariei esan zien, orduan: “Lot ezazue hanka eta esku, eta bota kanpora, ilunpetara. Negarra eta hortz-karraska izango da han”.
14 Zeren gehiago baitira deituak aukeratuak baino».
15 Fariseuek elkar hartu zuten, Jesusi galdera bat eginez tranpa jartzeko.
16 Beraz, ikasle batzuk bidali zizkioten, Herodesen alderdikoekin, galdetzera:—Maisu, badakigu egiazale zarena eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzuna; inoren zeresanak ez dizu axolarik, ez baitiozu begiratzen gizakiaren itxurari.
17 Emaguzu, bada, zeure iritzia: zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez?
18 Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien:—Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok?
19 Ea, erakutsi zerga-txanpona.Haiek denario bat aurkeztu zioten.