15 Fariseuek elkar hartu zuten, Jesusi galdera bat eginez tranpa jartzeko.
16 Beraz, ikasle batzuk bidali zizkioten, Herodesen alderdikoekin, galdetzera:—Maisu, badakigu egiazale zarena eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzuna; inoren zeresanak ez dizu axolarik, ez baitiozu begiratzen gizakiaren itxurari.
17 Emaguzu, bada, zeure iritzia: zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez?
18 Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien:—Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok?
19 Ea, erakutsi zerga-txanpona.Haiek denario bat aurkeztu zioten.
20 Jesusek galdetu zien:—Norenak dira irudi eta izen hauek?
21 Erantzun zioten:—Zesarrenak.Jesusek, orduan:—Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.