18 Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien:—Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok?
19 Ea, erakutsi zerga-txanpona.Haiek denario bat aurkeztu zioten.
20 Jesusek galdetu zien:—Norenak dira irudi eta izen hauek?
21 Erantzun zioten:—Zesarrenak.Jesusek, orduan:—Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.
22 Harriturik gelditu ziren erantzun honekin, eta Jesus bertan utzi eta alde egin zuten.
23 Egun berean, saduzear batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi. Hauek ez dute sinesten hildakoak pizten direnik. Eta honela galdegin zioten:
24 —Maisu, Moisesek esan zigun: Gizonbat seme-alabarik gabe hiltzen bada, haren anaia alarguntsarekin ezkonduko da, anaiari ondorengoa emateko.