2 «Jainkoaren erregetzarekin, bere semearen ezteiak ospatzen zituen erregearekin bezala gertatzen da.
3 Bidali zituen morroiak gonbidatuei dei egitera. Baina haiek ez zuten etorri nahi izan.
4 Berriro beste morroi batzuk bidali zituen, mandatu honekin: “Esaiezue gonbidatuei: Hara, gertu daukat bazkaria; hilak ditut zezenak eta zekor gizenduak, dena dago prest. Zatozte ezteietara”.
5 Baina gonbidatuek ez zuten jaramonik egin: bata bere sorora joan zen, bestea bere negozioetara,
6 eta gainerakoek, morroiei heldurik, irainez bete eta hil egin zituzten.
7 Sumindu egin zen erregea eta, soldaduak bidaliz, hil egin zituen giza hiltzaile haiek eta su eman herriari.
8 Gero, bere morroiei esan zien: “Ezteiak prest daude, baina gonbidatuak ez ziren gai.