25 Behin batean, baziren gure artean zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen eta anaiari utzi zion emaztea.
26 Beste horrenbeste gertatu zitzaien bigarrenari eta hirugarrenari, eta zazpiei gauza bera.
27 Azkenik, hil zen emakumea ere.
28 Piztuerakoan, zazpietako zeinen emazte izango da, denena izana baitzen?
29 Jesusek erantzun zien:—Oker zabiltzate. Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ez dituzue ezagutzen.
30 Izan ere, piztuerakoan ez da inor ezkonduko: zeruko aingeruak bezalakoak izango dira denak.
31 Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Jainkoak berak esan zizuena: