34 Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren,
35 eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz:
36 —Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?
37 Jesusek erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.
38 Hori da agindurik nagusiena eta lehena.
39 Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: Maitatulagun hurkoa zeure burua bezala.
40 Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak.