39 Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: Maitatulagun hurkoa zeure burua bezala.
40 Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak.
41 Oraindik fariseuak bildurik zeudela, Jesusek galdera hau egin zien:
42 —Zer diozue Mesiasi buruz? Noren ondorengoa da zuen ustez?Haiek erantzun zioten:—Davidena.
43 Jesusek, orduan:—Eta Davidek nola esaten dio, bada, «Jauna», Jainkoaren Espirituaren argiz? Hau baitio Davidek:
44 Hona Jaunak ene Jaunari esana: «Eseri nire eskuinean, zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean».
45 «Beraz, Davidek Jauna deitzen badio, nola izan dezake ondorengo?»