19 Itsuok halakook! Zer da handiago: oparia ala oparia sagaratzen duen aldarea?
20 Aldareagatik zin egiten duenak, aldareagatik eta gainean dagoen guztiarengatik egiten du zin;
21 tenpluarengatik zin egiten duenak, tenpluarengatik eta bertan bizi den Jainkoarengatik egiten du zin;
22 zeruarengatik zin egiten duenak, Jainkoaren tronuarengatik eta bertan esertzen denarengatik egiten du zin.
23 «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Barazkirik kaskarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta legeko gauzarik garrantzizkoenak, berriz, zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten. Hauek bete behar zenituzketen, haiek baztertu gabe!
24 Gidari itsuok! Eltxoa iragazten duzue eta gamelua irensten!
25 «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, barrutik lapurretaz eta gutiziaz gainezka beterik dauden bitartean!