32 Bete ezazue, bada, zeuen gurasoen egintza gaiztoen neurria!
33 «Sugeok, sugegorrikumeok! Nola egingo diozue ihes infernuko zigorrari?
34 Hor bidaliko dizkizuet nik profetak, jakintsuak eta lege-maisuak, eta zuek batzuk hil eta gurutziltzatu, besteak sinagogetan zigortu eta herririk herri erasoka erabiliko dituzue.
35 Horrela, zuen kontu ezarriko da lurrean isuria izan den errugabe guztien odolaren errua: hasi Abel zintzoaren odoletik, eta santutegitik aldarea bitartean hil zenuten Barakiasen seme Zakariasen odoleraino.
36 Benetan diotsuet: Gizaldi honi emango zaio horren guztiaren zigorra.
37 «Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi izan zure seme-alabak, oiloak txitak hegalpean bildu ohi dituen bezala, eta zuek ez duzue nahi izan.
38 Horra bada, hutsik geldituko zaizue etxea.