9 Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bat bakarra baita zuen aita, zerukoa.
10 Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias.
11 Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari.
12 Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu.
13 «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok, jendeari Jainkoaren erreinuko sarrera ixten diozuenok! Zeuek ez zarete sartzen eta sartu nahi luketenei ez diezue uzten. (
14 ).
15 «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Norbait juduberri egiteagatik itsaso eta lehor zabiltzate eta, egin duzuenean, zeuek baino gaiago bihurtzen duzue infernurako!