1 Jesus tenplutik atera eta bazihoan. Orduan, ikasleek hurbildu eta tenpluko eraikinak erakutsi zizkioten.
2 Baina Jesusek esan zien: «Ikusten duzue hori guztia, ezta? Ba, benetan diotsuet: Ez da hemen harririk harri gainean geldituko: dena suntsituko dute».
3 Gero, Oliamendin eserita zegoela, ikasleek bakarrean hurbildu eta galdetu zioten: «Esaguzu noiz gertatuko den hori, eta zein izango den zure etorreraren eta munduaren azkenaren ezaugarria».
4 Jesusek erantzun zien: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina!
5 Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias”; eta jendea franko engainatuko dute.
6 Gerra-hots eta zurrumurruak entzungo dituzue. Begira, ez izutu, gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina oraindik ez da azkena.
7 Izan ere, nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; goseteak eta lurrikarak izango dira han eta hemen.