26 Beraz, norbaitek “Hara, basamortuan dago” esaten badizue, zuek ez irten, edo “Hara, etxe barruan dago” esaten badizue, ez sinetsi.
27 Izan ere, tximistak une batean sortaldetik sartalderaino argi egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semearen etorrera.
28 Sarraskia non, han biltzen dira putreak.
29 «Egun haietako larrialdiaren ondoren, berehala, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo, izarrak zeru goitik amilduko dira, eta ortzia dardarka ariko.
30 Orduan, Gizonaren Semearen seinalea azalduko da zeruan, eta lurreko leinu guztiak bular-joka ariko dira, Gizonaren Semea zeruko hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikustean.
31 Orduan, bere aingeruak bidaliko ditu turuta-hots ozenez, eta haren aukeratuak bilduko dituzte lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino.
32 «Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela.