33 Era berean, gauza horiek ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea ate ondoan duzuela.
34 Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.
35 Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.
36 «Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik.
37 Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan.
38 Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte;
39 eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere.