37 Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan.
38 Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte;
39 eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere.
40 Soroan izango diren bi gizonetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute;
41 errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute.
42 Zain egon, beraz, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna.
43 Gogoan hartu hau: etxeko nagusia, lapurra gaueko zein ordutan etorriko den jakingo balu, zain egongo litzateke eta ez luke etxea zulatzen utziko.