42 Zain egon, beraz, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna.
43 Gogoan hartu hau: etxeko nagusia, lapurra gaueko zein ordutan etorriko den jakingo balu, zain egongo litzateke eta ez luke etxea zulatzen utziko.
44 Prest egon, bada, zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea.
45 «Izan zaitezte morroi leial eta zentzuduna bezala, nagusiak etxeko morroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman diona bezala.
46 Zorionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu.
47 Benetan diotsuet: Bere ondasun guztien buru ipiniko du.
48 Baina morroia gaiztoa bada eta, nagusiak luzatu egingo duelakoan,