46 Zorionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu.
47 Benetan diotsuet: Bere ondasun guztien buru ipiniko du.
48 Baina morroia gaiztoa bada eta, nagusiak luzatu egingo duelakoan,
49 bere morroikideak jotzen eta mozkorrekin jan-edanean hasten bada,
50 gutxien espero duen egunean eta gutxien uste duen orduan etorriko zaio nagusia,
51 eta zigorrik gogorrena ezarriko dio eta itxurazaleek merezi duten zoria emango. Negarra eta hortz-karraska izango dira han.