8 Baina hori guztia erdiminen hasiera da.
9 «Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik.
10 Orduan, askok fedeari uko egingo diote, eta elkar saldu eta gorrotatuko dute.
11 Anitz sasiprofeta altxatuko dira eta asko engainatuko dituzte.
12 Eta gaiztakeria ugaltzean, gehienen maitasuna hoztu egingo da;
13 baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.
14 Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena.