1 «Jainkoaren erregetzarekin, kriseiluak hartu eta senar ezkonberriari bidera irten zitzaizkion hamar neskatxekin bezala gertatzen da.
2 Neskatxetako bost zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak.
3 Kriseiluak hartzean, zentzugabeek ez zuten oliorik hartu;
4 zentzudunek, ordea, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan.
5 Senarrak luzatzen zuenez, logaletu egin ziren denak eta loak hartu zituen.
6 «Gauerdian oihu bat izan zen: “Hemen da senarra! Irten bidera!”
7 Jaiki ziren denak eta beren kriseiluak prestatu zituzten.