11 «Iritsi ziren, azkenik, beste neskatxak ere eta dei egin zuten: “Jauna, jauna! Zabaldu!”
12 Baina jaunak erantzun zien: “Benetan diotsuet, ez dakit nor zareten”.
13 «Zain egon, beraz, ez baitakizue, ez egunik, ez ordurik.
14 «Jainkoaren erregetzarekin, atzerrira irten behar zuen gizonarekin bezala gertatzen da. Bere morroiei dei egin eta ondasunak utzi zizkien:
15 bati bost talentu, beste bati bi eta besteari bat, bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Gero, alde egin zuen.
16 Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi.
17 Orobat bi talentu hartu zituenak: inbertitu eta beste bi irabazi zituen.