25 beldur nintzen, eta zure talentua lurrean ezkutatu nuen. Hona zeure dirua!”
26 Nagusiak erantzun zion: “Ai morroi gaizto eta alferra! Bazenekien erein ez dudan tokian hartzen dudana eta zabaldu ez dudan tokian biltzen.
27 Beraz, bankuan jarri behar zenuen nire dirua, itzultzean bere korrituekin jaso nezan.
28 Ken iezaiozue, bada, talentua eta eman hamar dituenari.
29 Izan ere, fruitua dakarrenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio.
30 Eta ezertarako gauza ez den morroi hau jaurti kanpora, ilunpetara. Negarra eta hortz-karraska izango dira han”.
31 «Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege-aulkian eseriko da.